Chrisallys EH elkarteak kanpaina berria abiatu du haur transexualen errealitatea ezagutarazteko
Chrisallys EH elkarteari esker haur transexualen errealitatea ikusgarriagoa izango da egunotan Iruñerriko karriketa, besteak beste, autobus geltokietan haur transexualen errealitatea islatzen duten kartelak ikusi ahal izango direlako.
2017-ko urtarrilak 11
Aingeru Mayor Chrisallys EH elkarteko kideak kanpainaren helburua haur transexualen errealitatea zabaltzea dela kontatu du Info7 Irratiko mikrofonoetan. Era berean, Facebook-ek kanpainaren kartela zentsuratu diela ere salatu du Aingeru Mayorrek.