“Koronabirus garaietan, funtsezkoa da sexualitatearen bizipen egokia sustatzea COVID-19ren transmisioan arriskuak murrizteko”

Irailaren 4a Osasun Sexualaren Nazioarteko Eguna da eta, horregatik, Nafarroako Hiesaren Aurkako Batzordearekin egindako elkarrizketa hau zabaldu du Nafarroako Hiesaren Aurkako Batzordeak Hiritarrak.

2020-ko irailak 3

Irailaren 4a Osasun Sexualaren Nazioarteko Eguna da. Zergatik da egun hau? Eta zer zer adierazten du efemeride horrek?
Egun hori 2010ean sortu zen lehen aldiz, Sexu Osasunerako Mundu Elkartearen ekimenez, eta pertsona guztien sexu-osasuna, ongizatea eta sexu-eskubideak sustatzea du helburu.

Urtero gai bat azpimarratzen da arreta jartzeko, kasu honetan: “Plazer sexuala COVI-19 krisi-garaian dela eta”. Erakunde gisa dugun esperientziatik egiaztatu ahal izan dugunez, gizarte- eta osasun-neurriek eragina dute bizitzako hainbat esparrutan; besteak beste, sexualitatean, genero-berdintasunean, sexu-aniztasunarekiko errespetuan, eta, azken batean, gizarte- eta sexu-harremanetan, plazerrean eta afektuetan. Horregatik, oso positibotzat jotzen dugu gaurkotasuneko gai hau mahai gainean jartzea, planteatu beharreko gai asko sortzen dituen testuinguru berri baten aurrean baikaude.



Zertaz ari gara osasun sexuala aipatzen dugunean?
Sexualitateari lotutako ongizate fisiko, mental, emozional eta soziala bezalako gaiak biltzen dituen kontzeptu zabala da osasun sexuala. Hala, bada, bizi garen gizartea aztertu behar dugu, osasun sexualari ekiteko. Izan ere, mendebaldeko sistema batean bizi gara, eta sexualitate erredukzionista jasotzen du. Sistema horretan, koitoa bizitza sexualaren bitartekoa eta amaiera da, eta zisheteropatriarkatuak genero-identitate bitarren barruan sartzen ez diren aniztasunak zapaltzen ditu (gizon maskulinoak eta emakume femeninoak).

Hori dela eta, gure xedea da gozamenean, elkarrekiko zainketan, adostasunean, genero- orientazioen eta -identitateen aniztasunaren bizipen atseginean, sexu-askapenean, norberaren eta gainerako pertsonen errespetutik, oinarritutako harremanak sustatzea, eta zenbait sexu-praktika desestigmatizatzea. Eta gai horien inguruan lan egiteko, ezinbestekoa da ikuspegi feministak, queer, antirazista eta antikapazitistak egiten dituzten ekarpenekin ikuspegi intersekzionala planteatzea, errealitatea aldatzen laguntzen diguten beste ikuspegi kritiko batzuen artean.

Zergatik da garrantzitsua osasun sexuala zaintzea garai koronabirikoan?
Gaur egun, etxeko konfinamenduen, ohiz kanpoko neurrien, askatasunen gabetzeen eta bestelako beldurren testuinguruan, funtsezkoa da sexualitatearen bizipen egokia sustatzea. Sexualitateak identitateak, plazerak, poztasunak, emozioak… sortzen ditu, eta pertsonen bizitzaren zati oso garrantzitsua da. Sexualitatea beldurretik edo gaitzespenetik ez bizitzea proposatzen dugu, sexualitatea eskubidea da.

Gure erakundera jende asko hurbiltzen da sexu-praktiketan COVID-19ren transmisioan arriskuak murrizteari buruz galdetzera. Gaur egun, transmisio batek eragin ditzakeen gorputzeko jariakinak listua eta mukiak direla dioen ebidentzia zientifikoa dago. Bestalde, birusaren sarbideak sudur-mukosak, ahoa edo begiak izan daitezke.

Hori dela eta, jariakin horiek sarrera-bideekin ukitzea saihesten duten praktika guztiek nabarmen murrizten dute birusa transmititzeko aukera. Aldaketa-garaiak dira, eta, horregatik, gure gustuak, praktika sexualak, formatu digitalak eta autoplazerarekin esploratzeko aukera ere izan daiteke, besteak beste.

LGTBI+ kolektiboek ikusgarritasuna eman diote egun honi. Zer harreman du egun horrek kolektiboarekin?
Sexu-osasunak gai asko zeharkatzen ditu; horietako bat sexu- eta genero-aniztasuna da. Pertsona guztiok sexu-osasun ona eta librea izan dezagun, borroka egin behar da LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen alde, nortasun disidenteak estigmatizatzen dituen gizarte zis- hetero-patriarkalean bizi baikara.

Hori dela eta, gure erakundean LGTBIQ+ kolektiboekin batera lan egin dugu sexu- eskubideen alde 80ko hamarkadan sortu ginenetik, eta horretan jarraituko dugu, oraindik bide luzea baitago.

“Comi”-tik, pertsonen osasun sexuala hobetzeko lan egiten duzue, eta bideo harrigarri bat egin duzue nola zaindu gaitezkeen azaltzeko. Zer transmititu nahi zenuten bideo honekin?
“Comi”-tik garrantzitsua iruditu zitzaigun bi bideo sortzea, Komiaren errezetak lemapean. Horretarako, Kontuka Producciones eta Nafarroako LGTBIQ+ kolektiboetako hainbat pertsonak parte hartu dute.
Guztira, bi bideo dira: “Tutti Frutti” eta “Sandwich erotikoa”, sexualitatearen bizipenaren ikuspegi askotarikoa sustatzen dutenak, erredukzionismoetatik haratago. Gozatzeko, sentitzeko eta gozatzeko hainbat modu, praktika, sexu-orientazio eta genero-identitate.
Horrela, genero-ikuspegitik sustatu nahi ditugu harremanetako zainketak, adostasuna, plazera eta gu zaintzeko prebentzio-materialak erabiltzea.
Gure errezetekin gozatzea eta gehien atsegin dituzuenekin esperimentatzea espero dugu.

Zer garrantzi du sexu-hezkuntzak Nafarroako sexu-osasunarekiko?
Sexu-hezkuntza da sexu-osasuna ahalbidetzen duen tresnetako bat, genero-identitateen eta sexu-orientabideen bizipen egokia, genero-berdintasunean aurrera egiten lagunduz, sexu-transmisiozko infekzioak, indarkeria matxista, erasoak, LGTBI+fobia eta sexu-erasoak prebenituz, besteak beste.
Hemen, Nafarroan, talde askok egin dugu lan eta borrokatu sexu-eskubideen aitorpena eta bermea lortzeko. Eta erakundeen lorpen batzuk izan dira LGTBI+ Pertsonen Gizarte Berdintasunerako Legea onartzea edo Osasun Sexuala eta Ugalketari buruzko Foru Dekretua abian jartzea.
Alde horretatik, Skolae programa aipatu nahi dugu. Programa horretan sexu-hezkuntza gauzatu eta praktikan jartzen da, eta oso positibotzat jotzen dugu. Bere ardatzetako batean, sexualitatea eta tratu onen ikasketa hartzen du bere gain, indarkeria matxistetatik urrun, onarpenetik eta aniztasunarekiko errespetutik harremanak eta amodioak eraikitzeko autoezagutza bultzatuz. Gure ustez, Skolae funtsezko erreferentzia-esparrua da, eta gure sexualitateak askatasunez bizitzeko, harremanak izaten ikasteko eta, azken batean, geure burua zaintzeko aukera ematen duen tresna. Azken batean, sexu-hezkuntza eskola- eremuan sartzea aukera historikoa da, eta, horretan, intersekzionalitatea, arrazismoa, kapazitismoa eta zapalkuntzaren beste ardatz batzuk ere landu daitezke.

Eskerrik asko Kattalingorrirekin parte hartzeagatik. Beste ekarpenik egin nahi duzue?
Bai. Aukera hau aprobetxatzea gustatuko litzaiguke Nafarroan LGTBIQ+ eskubideen aldeko borrokan egin duzuen lana aitortzeko; hor egongo gara zuen ondoan bide horretan jarraitzeko.
Osasun sexualari buruzko edozein argibide nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Gehiago