CGTk lan banaketa aldarrikatu zuen atzo Parlmentuaren aurrean
"Lan gutxiago egitea denok lan egiteko" lelopean, elkarretaratzea egin zuen atzo CGT-LKN sindikatuak Parlamentu aurrean .
2021-ko abenduak 27
Baliabideak agortzen eta klima eta ingurumen-arazoak areagotzen ari diren egoera honetan, etengabeko hazkunde ekonomikoa ez dela posible ezta desiragarria uste du CGT-LKN-k, eta langabeziarekin bukatzeko gutxiago lan egin proposatu sindikatuak.
“2007az geroztik, Nafarroan langabezia 30.000 eta 50.000 pertsona artean mugitzen ari da, % 10 eta ia % 20 bitartean. Onartu ezin ditugun zenbaki iraingarriak, eskandalagarriak, eta eredu sozial bidegabe baten adierazgarriak direnak, bizitzak murrizten dituena eta pertsona asko bide bazterrean uzten dituena, nahiz eta kontrakoa aldarrikatu. Langabeziak neurri zuzenak behar ditu”, azpimarratu zuen atzo CGT-LKNk.
CGT-LKNren esanetan, Nafarroako Gobernuak hartu duen langabeziaren aurkako “neurri zuzen bakarra”, Administrazioan enpleguaren banaketa sustatzeko neurriak jasotzen zituen 2014ko maiatzeko foru-dekretua izan zen. “Ez zen anbizio handikoa, baina urrats bat zen”. Foru-dekretu hura hobetzea eta zabaltzea proposatzen du sindikatuak, lanaldia murrizteko moduak dibertsifikatuz, adibidez. Dena den, sindikatuak uste dut horrelako neurriak epe ertain batean langile guztiei luzatu beharko litzaieke. “100 urte baino gehiagoko 8 orduko lanaldiaren ondoren, eredu ekonomiko eta laboral hau birpentsatzeko beharra iritsi da, desberdintasunak areagotu baino egiten ez dituena, emakumeak sartu dituena klase ezegonkor berri batean bihurtzeko, erritmoak inposatzen dizkiguna eta estali ezinezko premiak sortzen dituena. Geldiarazi beharra dago”.
CGT-LKNk enplegua banatzearen alde egiten du “langabeziarekin amaitzeko modu eraginkor eta solidario bakar bezala, eta, aldi berean, bizi-kalitatea hobetzeko, beste jarduera batzuetan eman daitekeen lan-denbora libre utziz, hala nola zainketak eta zereginak partekatzean, gizarte-partaidetzan eta errealizazio pertsonalerako beste edozein modu”.
Bestetik, gobernuei langabezia geldiarazteko lan-banaketatik, aparteko orduen desagertzetik eta erretiro-adina aurreratzetik soilik pasa daitezkeen neurri zehatzak eskatzen dizkiete. CGT-LKNk egunean 6 orduko lanaldia proposatzen du, osotara 30 ordu astean.