BSHko langileek enpresa ixteko erabakia kritikatu dute eta babesa eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratze handi batek inplikazioa eskatu dio Nafarroako Gobernuari, 650 familia baino gehiago menpe dituen enpresa ixtea eragozteko. Asteazken arratsaldean enpresa batzordea Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bilduko da eta datorren larunbatean, hilak 21, deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.