BSH Ezkirotz Zuzendaritzari hitzarmen duin bat nagoziatzeko deia egin diote langileek

BSH Ezkirotz enpresako langileek agerraldia egin dute lantegiaren atarian plantillaren egoera azaltzeko, kontuan hartuta hitzarmen berriaren negoziazioa 2021eko udazkenean hasi zela.

2023-ko otsailak 7

BSH Esquíroz-ko Enpresa Batzordeak (hozkailuak eta ontzi-garbigailuak fabrikatzen dituen lantegia, Bosch, Balay, Siemens eta antzeko markekin) 2021eko udazkenean hasitako hitzarmen kolektiboaren negoziazioetatik eratorritako egoeraren berri eman nahi izan du.

Iazko ekainean, BSH Esquíroz-ko Zuzendaritza Enpresa Batzordearen gehiengoarekin aurreakordio batera iritsi zen, baina langileek erreferendumean baztertu zuten testu hori, eta hortik aurrera “jarrera immobilista” izan duela salatu dute langileek, eta azkenaldi honetan “inboluzionatu” egin duela bere proposamenetan gaitzetsi dute.

Eta jarrera hau ematen da “hamarkada bat baino gehiago soldatak izoztuta eduki ondoren, ezinbesteko zerga konpentsazio ekonomikorik gabeko COVID19 ABEEE bat, fakturazio historikoen errekor urteak izanik eta langileen ahalegina ikusi ondoren”, salatu dute langileek. Enpresa Batzordeak eskatzen du soldatak bat etor daitezela enpresaren emaitza onekin, eta hitzarmen kolektibo duin bat gauzatzea.

“Gatazka hori areagotu ez dadin, zuzendaritzaren negoziatzeko borondatea aldatzea eskatzen dugu, guztiontzako hain zaila eta korapilatsua den egoera honetan akordio bat lortzeko”, esan dute agerraldian langileek.

Gehiago