“Bortxatzailea nor da? Zu!”, Beratik Txileraino elkartasunezko mezua

Atzo eguerdian, bertze hainbat lekutan egiten ari diren bezala, Baztan Bidasoa eskualdeko feministek "Un violador en tu camino" performancea egin zuten Berako Herriko Plazan. Euskal Herriko txoko honetatik ere, Txileko emakumeei elkartasuna adierazi nahi izan diete, kasu honetan, euskaraz. Bortxatzailea nor da? Zu!

2019-ko abenduak 9

UN VIOLADOR EN TU CAMINO

Patriarkatua juez
Epaitzen gaituna sortzez
Ta gure zigorra
Bortxa, nahiz ikusi nahi ez.

Patriarkatua juez
Epaitzen gaituna sortzez
Ta gure zigorra
Bortxa, ikus liteke errez

Feminizidioa
Zigorgabe ni hiltzen nauena
Desagertzen gaituzte
Ta bortxatzen gaituzte

Ta errua ez zen neria,
ez non nengoen, ez nola jantzia (4)

Bortxatzailea nor zen? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!

Txakurrak dira
Epaileak
Estatua
Presidentea    

Estatu zapaltzailea
Harro ta bortxatzailea    
Estatu zapaltzailea
Arra ta bortxatzailea

Bortxatzailea nor zen? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!

Duerme tranquila niña inocente,
sin preocuparte del bandolero,
que por tus sueños dulce y sonriente
vela tu amante carabinero.

Bortxatzailea nor da? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!
Bortxatzailea nor da? Zu!

Gehiago