Borraja Komandoak Tafallako La Panueva auzoan “erasoa” egin du

Borraja Komandoak ekintza egin du gaur goizean, Tafallako Panueva auzoan, Cidacos ibaiaren ondoan. Ekintzaileek baratze ekologiko bat landatu dute Tafallako Panueva auzoko haur parke batetik gertu. Horretarako, CPAEN/NNPEK erakundeko boluntarioez gain, Lantxurda, Berdesia eta Panuevako Auzo Elkarteko pertsonen laguntza izan dute. Helburua, Nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egitea.

2020-ko ekainak 26

Gaur goizeko bederatzietan, hamar ekintzaile ekologiko inguru erasoa prestatu dute Tafallan, letxugaz, kalabazaz, tomatez, kalabazinez, lore jangarriz eta nekazaritzako lanabesez Beteta. Ekintza Panueva auzoko bizilagunek haurrentzako egokitutako Cidacos ibaiaren ondoko eremu bat “erasotzea” eta baratz ekologikoan bihurtzea.

Nasuvinsaren lursail batean egin da, egoera txarrean zegoen eta auzoko bizilagunek elkarlanean aritu arte pertsona guztien gozamenerako; horretarako, Borraja Komandoak ere bere ekarpena egin du, eta baratz ekologikoa landatu du, auzokideak haien artean zaintzeko eta barazkiak bildu eta jateko.

Oraingoan, Borraja Komandoan aritu dira Berdesiako lagunak, Lantxurda landa garapenerako eta agro-ekologikarako elkarteko boluntarioak, eta Panueva auzoko elkarteko kideak batu dira. Ekintzak ordubete baino gutxiago iraun du eta baratze ekologiko bat sortu dute. Mundu iraunkorrago eta ekologikoago bat aldarrikatu nahi duen gerrilla berdeko ekintza bat da.

Honekin, jada hamalau dira Borraja Komandoak egin dituen eraso-ekintzak.

Gehiago