“Bizi osorako zigorrik ez!” lelopean Rubenach-en etxeratzea exijituko dute Arrotxapean apirilaren 1ean

Jon Rubenach Roiz Iruñeko presoari ezarritako 7/2014 Legea salatzeko manifestazioa eginen dute Arrotxapean apirilaren 1ean. Lege honen aplikazioak askatasunik gabeko pertsonen giza eskubideak urratzen dituela uste dute deitzaileek. Izan ere, lege honek ez ditu kontutan hartzen preso honek Frantzian betetako 16 urteko espetxe zigorra, eta ez luke askatasuna lortuko 2048. urtera arte, espetxean 45 urte igaro ondoren.