Biogas makroplanten aurkako mobilizazio jendetsua Iruñean: herriak bizirik aldarrikatu dituzte

Arroitz, Sesma, Biana, Lodosa, Melida, Rada, Urantzia... mila lagun baino geihago bildu dira gaur Iruñean Lizarraldeko, Erdialdeko eta Erriberako herrien bizi modua defendatzeko eta biogas ekoizteko makroplanten aurka euren ahotsa altxatzeko. Makroetxaldeekin lotutako ekoizpen industrial honek kutsadura eta eragozpenak eragingo dituela salatu dute, eta moratoria bat eskatu dute aurreikusita dauden proiektuak ongi aztertzeko.