Bilbon izandako azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean

Aurreko astean 28 urteko ilobak 89 urteko izeba erail zuen Bilbon. 2023ko Euskal Herriko hirugarren hilketa matxista izan da.n"Eraldaketa soziala lortu nahi badugu, alderdi ezberdinetatik lan egin behar dugu, bakoitzari dagokion ardura hartuz. Jendarteak aldaketa beharra dauka, eta jarrera matxistak eta sexistak amaitu behar dira behingoz", azpimarratu dute. Eskuina zabaltzen ari den garai honetan politika feministak "inoiz baino garrantzitsuagoa" direla aldarrikatu dute.