Bigarren urtez, Euskararen Eguna ospatuko da Alesbesen irailaren 5an
Adin guztiendako jarduerak prestatzen ari dira, euskararen ezagupena eta erabilera Erriberako herri honetan bultzatzeko.
2015-ko abuztuak 17
Datorren irailaren 5an, larunbata, Alesbesen- Villafrancan, bigarren Euskararen Eguna ospatuko dute.
Euskera "kultur hondare bezala, bainan ez museo pieza gordetzeko, hondare bizia bezala" baizik aldarrikatuko dute.
Euskararen Eguna antolatzean Erriberako herritar hauen asmoa "euskara ezagutu eta erabili izateko ahalmena arlo guztietan" da. "Ez dugu ba, inposaketa jarrerarik nahi. Gure eskuetan ditugu baliabideak (eskola publikoa, ikastolak, AEK,…) erabiliz, geroz eta partaide gehiagoren begirunea Euskaraekiko zabaltzea baizik", argitzen dute.
Adin guztiendako ekimenak prestatzen ari dira: musika kontzertuak, bazkari herrikoia, umeendako aktibitateak eta ikuskizunak, dantza erakustaldia, tailer ezberdinak…
Guztia antolatzeko laguntza ekonomikoa eskatzen dute, eta kontu korronte bat ireki dute Euskadiko Kutxan: 3035 0077 35 0770009713.
Gehiago
Nafarroa Oinez, euskararen aldeko auzolan erraldoia urriaren 18an Zizur Nagusian
Zizur Nagusia eta Ardoi eta Galar artean izango den jaiaren egitaraua eta ibilbidea aurkeztu dute Erentzun eta San Fermin ikastolek
1
