Beste bi torturatu aitortu ditu ofizialki Nafarroako Gobernuak
Guillermo García eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” bezala aitortuak izan dira ofizialki, 16/2019 Foru Legearen babesean.
2025-ko ekainak 11

“EGIAREN GARAIA DA. Memoria inclusiva para Nafarroa” dinamikatik, positiboki baloratzen dituzte bi aitortza ofizial berri hauek, 16/2019 Lege Foralaren epea ireki zenetik “motibazio politikoagatik” aitortutako 76 pertsonei gehitzen zaizkienak (betiere Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak dituzten datuen arabera). Euren ustez, horrek erakusten du “merezi duela lege hau baliatzea Nafarroan Estatuaren indarkeria politikoaren tamaina zein izan den erakusteko”. Horregatik, Estatuaren indarkeria politikoa jasan duten pertsona guztiak animatzen dituzte aitortza eskaerak aurkeztera.
Guillermo Garcia Mur Espainiako Poliziak atxilotu eta torturatu zuen 1998an. Ioseba Pagola Lima bi aldiz atxilotu eta torturatu zuen Espainiako Poliziak, 1996an eta 1997an.