Bero bolada eta egiturazko arazoak Osasunbidean

2022-ko abuztuak 8

Harriduraz ari gara nozitzen Nafarroako hirugarren bero bolada eta
kezkagarriak dira datuak: uztaileko heriotza-kopurua bikoiztu egin da,
aurreko urtearekin alderatuta ( % 52 Carlos III.a Osasun Institutuaren arabera).
 Heriotzen igoera hori denbora luzean irauten ari diren tenperatura
altuei egozten zaie, neurri batean. Osasunbideko langileei dagokienez, tenperatura altuei gehitu behar

dizkiegu langileek lan-osasunaren arloan jasaten dituzten lan-baldintza
eskasak. Krisi klimatikoa geratzeko etorri da, eta, beraz, azterketa bat egin
behar da Osasunbideko eraikinetako azpiegituretan aurkitzen dugun
defizitari irtenbideak bilatzeko; izan ere, arazo hori aspaldidanik datorkigu.

Azpiegiturek gabezia ugari dituzte tenperatura eta lan-baldintza
osasungarrien kontrolari dagokionez, eta aipatu behar da instalazio
batzuetan ez dagoela inolako hozte-sistemarik. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan,
psikiatria-unitateek, N eta H eraikinek eta Bideko Ama Birjina
zaharraren ospitaleratze orokorrek zein maternalek ez dute klimatizazio-sistemarik;
 edo, baldin badute, gune espezifiko batzuetan baino ez da (erizaintzako
kontrol batzuetan). Arreta berezia jarri behar da haurren psikiatriako
unitatean, ez baitu tenperatura altuak arintzeko inolako neurririk, eta
horrek zuzenean eragiten die pazienteei eta profesionalei.

LABek eskatu die erakunde arduradunei (Laneko Arriskuen Prebentzioa,
gerentziak eta zuzendaritzak) gabezia horiek epe labur, ertain eta
luzera zuzentzeko neurriak har ditzatela. Jakinarazi digute klimatizazio-dorre
bat jarri dutela 5.Gko Covid kontrolean.

Garrantzitsua iruditzen zaigu Osasunbideak teknologia-arloan Europako
 funtsen bidez egingo duen inbertsioa, baina, horrekin batean, uste dugu
inbertsioak egin behar direla lan-baldintzak hobetzeko eta
erabiltzaileentzako baldintza erosoagoak lortzeko.

LABek langile guztiei eskatzen die baldintza desegokiak salatzeko.
Osasun Departamentuari dagokionez, eskatzen diegu azpiegitura-politika
berriz aztertzeko eta behar diren hobekuntzak egiteko, betiere langileen
iritzia kontuan hartuta.

Gehiago