Baztanen izandako azken eraso sexistaren aurkako kontzentrazioa egin dute

Gizon bat atxilotu dute Baztanen, substantzia bat eman ondotik emakume bat bortxatzeagatik. Berak emandako ayahuasca substantzia hartuarazi eta gero egin zuen sexu abusua.

2018-ko maiatzak 29

Baztanen, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Foruzaingoak pasa den asteburuan. Gizona xaman lanetan zebilen, eta erritu bat egiteko landareekin egindako substantzia bat eman zion emakumeari. Erasotuak salatu duenez, substantziak eragindako nahasmen egoeraz baliatu zen xamana sexu abusuak egiteko. Erasoa salatzeko kontzentrazioa egin du gaur arratsaldean Baztango talde feministak, Elizondoko plazan.

Gizasemea Madriletik etorria zen Baztango herri batera, “gorputzaren garbiketa zeremonia” bat ospatzeko zenbait emakumerekin eta saio bakoitzeko 80 euro kobratzen omen zien.

Gehiago