Barañaingo adinekoen elkarteek alkateak euren eskariak betetzen ez dituela salatu dute

Prentsa ohar baten bidez, Barañaingo adinekoen elkarteek salatu dute Alkateak ez duela 2023an Adinekoen Kontseilu Sektoriala bildu.

2024-ko urtarrilak 17

Barañaingo Udalak, 2016ko urriaren 27ko ezohiko bilkuran, aipatutako Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Araudi berria onartzea adostu zuen. Ohar hau sinatu duten Entrevientos-Haizeartean, Pentsiodunen Mugimenduak eta Larrain elkarteak udal-organo honetako kide titularrak dira, Elkarte bakoitzeko 2 kideen ordezkaritzarekin. Era berean, Erregelamenduak ezartzen du Kontseilua ohiko bilkuran bilduko dela urtean bitan gutxienez, eta ezohiko bilkurak ezarri ahal izango dira Lehendakaritzak deituta bere kabuz, edo Kontseiluko kideen heren batek hala eskatuta.

2023. urtean zehar, bilera bakarra egin da. Pasa den urrian hiru Elkarteek ezohiko deialdia eskatu zuten, erantzunik ere lortu gabe. Eguneko Zentroko obrak 8 hilabete baino gehiago geldiarazita dauden garai honetan, Alkateak dagokion urteko bigarren batzarra ez deitzea edo eskatutako ezohiko bilkura ez deitzearen “oso jarrera larria” iruditzen zaie.

Dagoeneko 2021ean, Arartekoak txosten batean iradoki zion Barañaingo alkate María Lecumberriri Kontseiluaren urteko deialdiak betetzea. Beste behin ere, adinekoen elkarteek Arartekoarengana jo dute, Barañaingo Udalarekin elkarrizketa eta Adinekoen Kontseilua normalizatzeko eskatuz.

Gehiago