Barañain kalera aterako da Palestinaren alde
Barañaingo bizilagunen talde batek Palestinan ematen ari den genozidioa salatzeko manifestazioa deitu du ekainaren 14an.
2024-ko ekainak 9
“Uste dugu funtsezkoa dela Palestinako herriak pairatzen duen egoerari babes plurala eta bateratua ematea”, adierazi dute ekimenaren aurkezpenean.
“Ez gaude egoera koiuntural baten aurrean. Israelgo Estatuaren errepresio bortitzaren hamarkadak dira. Argi daukagu nor den zapaltzailea eta nor zapaldua”, azpimarratu dute.
Haien esanetan, genozidioaren “aurpegirik krudelena eta inpunitaterik handiena” ikusten ari da egun hauetan Gazan. “Ospitaleak, ikastetxeak, kanpin-dendak edo etxebizitzak bonbardatzen dituzte gure begien aurrean. Hitzak amaitu egiten zaizkigu Israel Gazan eta Palestinako gainerako herrietan egiten ari dena deskribatzeko. Horregatik, dei egiten dugu itxaropena elikatzen jarraitzeko, mobilizatzen jarraitzeko, genozidio hori gelditzeko Israelen aurkako presioa areagotzeko.”
Su etena, negoziazioa eta autodeterminazio eskubidea
Bakea eta nazioarteko zuzenbide eraginkorra behar direla aldarrikatu dute. “Su-etena, desmilitarizazioa eta negoziazioa bermatzea, eta esku-sartzerik eza eta autodeterminazio- eskubidearekiko errespetua ziurtatzea”, esakatu dute. Lurralde palestinarrei eta bertako biztanleei aske bizitzeko eta Israelen zigorgabetasunarekin amaitzeko tresna material eta politikoak ematea ere beharrezkoa dela eskatu dute.
Manifestazioa 20:00etan abiatuko da Udaletxeko plazatik.