Bakaikun Herri Galdeketaren Adosgunera joateko deia

Larunbatean, 18:30ean, Bakaikuko udaletxeko goiko aretoan.

2016-ko irailak 30

Gure Esku Dagok bakaikuarrak Adosgunera deitu ditu. Azaroaren 27an eginen den herri galdeketako galdera erabakiko da biharko batzarrean. Herritarrek euren proposamenak elkartean, Koxko tabernan, estankoan eta mediku kontsultategian jarritako ontzietan gaur gauera arte egin ditzakete. Etxe guztietara banatutako inkestak bete behar dira horretarako. Horiek eta batzarrean sortzen diren proposamenak aztertu dituzte eta denen artean galdera adostuko dute.

Azaroaren 27an 300 bat bakaikuarrek izanen dute botoa emateko aukera. Aldez aurretik, 146k babesa adierazi diote. Bakaikuko Gure Esku Dagok “galdeketa elkargune anitz, garden, parte-hartzaile eta zabala izatea nahi dugu”. Horregatik, bakaikuar guztiak inkestak betetzera eta Adosgunean parte hartzera gonbidatu dituzte. “Bakaikuar guztiak galderarekin gustura gelditzea oinarrizko eta ezinbestekotzat dugu, eta hori lortu ahal izateko parte hartze zabala behar-beharrezkoa da”, gaineratu dute.

Abestia
Azaroaren 27ra begira Bakaikuko Gure Esku Dagok du. Mikel Goñik konposatutakoa da. Ricardo Areta lakuntzarraren estudioan grabatu zuten apirilaren 26an. Adin guztietako bakaikuarrak baitira letrari ahotsa jarri diotenak. Interneten entzungai dago. Karaoke formatuan ere opatu daiteke.

Gehiago