Babes zabala jaso du ekainak 25ean torturatuen aitortza eskatuko duen manifestazioak
Nafarroako alderdi politiko, sindikatu eta eragile ugarien babesarekin kalera irtengo da Torturatuen Sarea datorren ekainaren 25ean. Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunaren bezperan eginen den mobilizazio honetan torturatuen aitortza eta erreparazioa eskatzeaz gain, ez errepikatzeko bermea eskatuko dute. Aldarrikapen honekin bat egin dute, besteak beste, Geroa Bai, EH Bildu, Izquierda-Ezkerra, Podemos, CCOO, ELA, LAB... Manifestazioa, 18.00etan abiatuko da Iruñeko Autobus Geltokitik.
2022-ko ekainak 11
Manifestazioaren gastu ekonomikoei aurre egiteko, kontu korronte bat ireki dute: ES23 3035 0058 3905 8011 6401.