Azken lan istripua hilgarria salatu dute sindikatuek, Nafarroan aurten izan den 18. heriotza

Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratze bat egin da gaur Iruñean Nafarroako Jauregiaren aurrean Donezteben N121 errepidean izandako azken lan istripua salatzeko. Barañaingo 42 urteko bizilagun bat hil zen istripu honetan, eta sindikatuek salatu dutenez, istripu hau sahiestu zitekeen.