Azaroaren 30eko greba feminista orokorraren harira elkarretaratzea atzerritartasun bulegoaren parean
Iruñerriko mugimendu feministak eta arrazismoaren aurkako mugimenduak antolatuta, ekintza feminista egin da Iruñeko atzerritartasun bulegoaren parean
2023-ko irailak 20
Gaur egungo zaintza sisteman salaketa berezia egin dute. Izan ere, Espainar estatuko eta Europar Batasuneko migrazio politikek gaur egungo zaintza sistemako langileengan ondorio esanguratsuak dituztela salatu dute. Bukatzeko, azaroaren 30eko greba feminista orokorrean parte hartzeko deia luzatu diote euskal gizarte osoari, atzerritartasun legearen kontra eta zaintza eskubide kolektiboaren alde borroka egiteko.