Auzoko jaiak libre eta aske gozatzeko aldarrikapena egin du Txantreako talde feministak

Txantreako jaiak hemen direla, auzoko talde feministak elkarretaratzea egin du Txantreako plazan, eraso sexista, homofobo eta transoboen aurkako aldarrikapena zabaltzeko. Borroka transfeminista eta kolektiboa aldarrikatu dute eta erasotzaileak ongi-etorriak ez direla ozen adierazi dute ere.