Auzoak koordinadorak Iruñeko Udalak jai batzordeei jarritako oztopoak eta debekuak salatu ditu
Aurtengo auzoetako jaietan Udalak ez du laguntzen komunak jartzen edo bestelako azpiegiturak ematen, oztopo eta zangotrabak jartzen ari da kilikien kalejiren antolaketari eta bertan behera utzi ditu hainbat programa eta protokolo: eraso sexisten kontrako protokoloa, edalontzi birziklatuen programa. Auzoak, Iruñeko auzoetako jai batzordeak koordinatzen dituen plataformak, hurrengo komunikatua eta bideoa kaleratu ditu.
2022-ko ekainak 14
Auzoak, Iruñeko auzoetako jai batzordeak koordinatzen dituen plataformatik, kezka handiz ikusten ditugu auzoko jaien antolaketan eta garapenean gertatzen ari diren azken gertaerak: Azpiegituretan laguntza eza (Jai guneak garbi mantentzeko komunak bezalako ezinbesteko laguntzarik ez) zangotrabak, erraldoien eta kilikien kalejiren debekua (kasu batzuetan, espaloietatik joatera behartzeraino, horrek dakarren arrisku guztiekin: oztopoak, haurrak errepidera ateratzeko arrisku nabaria…), udalak ez du inolako parte hartzerik auzoetako jaietan antolatzen diren ekitaldietan, errepresioa, erasoak, jai egitarauei eragozpenak, aspaldidanik ezarritako edalontzi birziklatuen programaren desagertzea, jaiegunetako baimenak epez kanpo jasotzea… Eta larriena, ez dago eraso sexisten kontrako inolako estrategia ezta protokolorik ere.
Autoritarismoz eta norabide ezaz betetako jarrera hau, gure auzoetarako aldarrikatzen dugun elkarrizketa, parte-hartzea, bizikidetza,… kontzeptuen aurka doa erabat.