Aurten barnetegirik ez, baina euskara ikasteko aukera eskeiniko du AEK-k
Koronabirusaren pandemiaren dela eta, AEK-ko banetegiak bertan behera utzi dituzte, baina udako eta online ikastaroak eskeiniko dira, baita ere azterketak prestatzeko klaseak emango dituzte udan zehar.
2020-ko maiatzak 27
“Uda hemen da, AEK ere bai” kanpaina abiatu du euskalduntzeko koordinakundeak. Alde batetik, udako online ikastaroen eskaintza izango da, maila guztietan. Beste alde batetik, hainbat euskaltegitan, udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko dira. Hiru aukera egongo dira: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza eta jardun bikoa.
Osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak seguru ibiliko dira AEKren euskaltegietan. Informatzeko nahiz matrikulatzeko, egokiena da hurbilen dagoen euskaltegira jotzea, edo www.aek.eus webgunean sartzea.
Azkenik, aurten, Koronabirusak sortutako egoera ikusita, barnetegiak bertan behera uztea hobetsi du AEK-k.
Gehiago
1
50 urte Euskal Herria euskalduntzen “eta hau hasiera baino ez dela” nabarmendu AEK-k bere matrikulazio kanpainaren hasieran
2009-2027: ETB1 On (ETB3) Nafarroa guztian behingoz!
1
