Atarrabiako Karrikaluze elkartea 20 urte euskararen alde lanean
Atarrabiako Karrikaluze euskara elkarteak 20 urte bete ditu aurten eta herritarrak dantzan eta kantuan jarri ditu ospatzeko.
2018-ko irailak 17
Atarrabiako euskaldunei euskaraz bizitzeko aukerak eskeintzen dizkie Karrikaluze elkarteak. Eskaintza oparoa egin du urte guzti hauetan: aisialdi taldeak, kultur ikuskizunak, ikastaroak, lan-poltsa…
Euskarari kaleak ematen egin du ahalegina eta hau ospatzeko herritarrekin batera lip-dub bat grabatu du euskaldunON astearen baitan, irailaren 8an.
Kantu bat propio sortu dute 20.urteurrenerako “Luze karrikak luze!” izenekoa. Julio Soto bertsolariak egin du letra eta Ismael Yague musikariak konposatu du melodia. Grabaketan Atarrabiako hainbat musikarik hartu du parte.