Askapenaren brigadistak Europa, Hego Amerika eta Palestinara joanen dira aurten

Apirilaren 16ra arte Askapenak antolatu dituen brigadeetan izena emateko epea zabalik izanen da. Aurtengo Europako, Ekialde Hurbileko eta Hego Amerikako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da, baita Euskal Herriaren existentzia eta hemengo errealitatearen berri ematea ere.