ASKAPENAko bostak
2015-ko urriak 26
Gezurra hasi da. Poliziaren sarekada eta atxiloketak orain bost urte izan ziren. Bost urteren buruan San Fernandoko Auzitegira iritsi da Askapena, Askapeña, Elkar Truke, Herriak Aske eta gu boston aurkako prozesua; Auzitegi Nazionalera.
Orain bost urte atxilotu gintuzten. Gu atxilo eta “ETAren nazioarteko egitura” bururik gabe utzi zutela esan zuten. Lau urte behar izan dira orduan barne ministroak eragindako titularrak hutsaren hurrengoa bezala geratzeko. Joseph Goebbles naziak esan bezala, hamaika aldiz errepikatutako gezur bat errealitate bihurtzen da. Baina, azterketa objektibo bat eginez gero, agerian geratzen dena dena zera da: gezur hutsa dela.
Fiskalaren salaketa txostenaren bidez, Estatuak guztia gezurra dela onartu behar izan du. Lau urte, honekin auzira joatea ezinezkoa dela onartuz.
2015eko otsaila “ETAren nazioarteko egiturako kide” salaketa izatetik “Erakunde terrorista lagundu izana” salaketa izatera pasa zen. Beraz, argi geratzen da salaketa mantentzeko arrazoirik ez dutela. Egoera politiko zehatz batean helburu politiko jakin batekin egindako salaketa.
Gu boston salaketa egin zuten zigor eskaera jaitsiera ez zen berri on bat izan.
Lehenik eta behin epai-prozesu honek, orain dela asko, Estatuaren aldetik bukaera sinple bat izan behar zuelako: prozedura honekin jarraitzeko oinarririk ez dagoenez artxibatzea.
Baina berri txarra fiskalak, lau urteren buruan, inolako frogarik gabe auzira elementu berriak gehitu zituelako. Askapena, Askapeña, Elkar Truke eta Herriak Aske legez kanpo jotzea eskatu zuen fiskalak.
Instrukzio fasean jaso ez ziren delituak dira arestian aipatutakoak. Zantzua zena froga bihurtu dute. Honen bidez erakunde bat itxi nahi dute. Koherentzia eta determinazio politiko gehienarekin bere praktika politiko eta printzipio ideologikoak defendatu dituen erakundea: Euskal erakunde internazionalista Askapena.
Fiskala, Madrileko epaiketara sostengatu ezin den logika bat ezartzeko asmoz etorri da. Epailearen aurrean Estatuak aurkezten duen teoria berri honen arabera, Askapena ETAk interes maltzurretarako erabiltzen zuen erakundea da.
Teoria honek ez du ez hankarik ez bururik. Izan ere, ezin dute ez Askapena ez gu bostok ETAren jarduerarekin lotu. Horregatik, Askapenaren jardun hori bera, internazionalismoaren baitan, ETAren onurarako edo bere intereserako dela diote.
Horrela beraz, brigadak, Euskal Herriaren Lagunen bidezko elkartasuna, jardunaldi internazionalisten antolaketa edo eta nazioarteko foroetan parte hartzea salaketarako elementu izatera pasa dira.
Zentzu honetan, berdin du zenbatetan azaldu eta frogatzen dugun Coca Colari boikota edo Israelen kontrako BDZ dinamikak nazioarteko deialdiei erantzuten diotela. Fiskalak, dinamika hauek ETAk aginduta abiatzen dela mantenduko du.
Fiskalaren funtsik gabeko teoriaren arabera, azken hamarkada honetan, milaka lagunek ETAri laguntza eman diote, jakin gabe, brigadetan parte hartuz. Izan ere, fiskalak brigada hauek ETAren zerbitzura antolatzen direla mantentzen baitu. Baina badira kontatu ez dizkiguten gauzak. Besteren artean, min ematen diena ez digute azaldu. Brigada hauetan Estatu Españolak egin eskubideen urraketa salatzen da. Brigadetan mugimendu iraultzaileekin harreman estuak sortu dira. Brigaden bidez eskuak odolez zikintzen dituzten Estatu edo enpresa transnazionalen kontrako dinamikak abiatu dira. Zer da internazionalismoa, bada? Ozen esan dezagun, horrek egiten die min.
Askapena eta gure kontrako auzia orain dela aste bat hasi zen. Hiru saio baino ez dira behar izan epai-prozesu honetako oinarrizko zutabe batzuk erortzeko.
Lehenik, hau epaiketa politiko bat da. Salaketaren elementu bakarra erakunde internazionalista baten jardueran datza. Auzi hau politikoa dela estali behar dute. Horretarako, epaitegian aldarrikapen politikoak dituzten kamisetak debekatu dituzte. Baita epaiketa politikoak salatzeko abiatu dinamiken aipuak estali nahi izatea ere.
Bigarrenik, epaimahai honi ez zaio errealitate hau parez pare edukitzea gustatzen. Historikoki Estatuko botere politikoek politikoki defendatzeko ez zutena demokrata/bortxa parametrotara eraman dute. Zein eta Auzitegi Nazionala justiziero papera hartzeko? Auzitegi Nazionala salbuespen epaimahai bat baino ez da. Bere parte hartzerik gabe, adibidez, tortura ez litzateke izanen. Tortura bada, zuek sortutako guneei esker da. Atxiloketa bat dagoenean zuek sinatzen baituzue inkomunikazioa.
Hirugarrenik, arestian aipatu egoera horien aurrean epaimahaiak lan internazionalista defendatzen irmo topatuko gaitu. Gainera, antza, soilik Auzitegi Nazionalak ezagutzen ez zuen zio bat ozen esanez: Ezker Abertzaleak ordezkatzen duen gune ideologiko horren parte garela. Autodeterminazio eskubidetik abiatuta Euskal Herria independentea izateko helburua duen gunea. Ziur gaude Euskal Herria independentea izanen dela edo bestela ez dela izanen. Gure burutan ez da Espainia inperialista guztiek sortzen dituzten atsekabeak errepikatuko dituen Euskal Nazioa sartzen.
Azkenik, eta epaitegitik kanpo, era paralelo batean egiten ari den epaiketa azpimarratu nahi dugu. Leku eta modu desberdinetan ematen ari da. Guretzat Herriak Libre dinamika salaketarako elementu garrantzitsua da. Estatuari zapatakada bat ematera animatzen den jende guztia bilduko duen dinamika. Bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo. Ekimen honi, udal eta instituzio askotan mozioak aurkeztu eta aurrera eraman izana gehitu behar diogu. Hau, gainera oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Kualitatiboki, aipagarria da Nafarroako Parlamentua, Bilboko edo Gasteizko udalaren lerrotzea. Honek animatzen gaitu. Izan ere, Askapena, Askapeña, Elkar Truke, Herriak Aske eta gu boston aurkako prozesu honen kontrako jarrera anitz eta handi bat dagoela erakusten digu.
Orain, epaiketako aste bat dugu aurretik. Aretoraren barruan epai honen bidegabekeria salatuko dugu. Kanpoan, bitartean, epaiketa politikoen kontra dauden jarrera guztiak ikustaraziko ditugu. Baita, Estatu Españolan ere.
Justizia Españoletik ez dugu ezer espero. Baina herriaren indar eta ahalmenena sinisten dugu. Elkartasun internazionalistaren bidez epaiketa politiko hauek geldiaraziko ditugula ziur gara.
Ikuspegi horretatik, Madriletik Euskalerriarekiko elkartasunaren alde lanean ari diren militante eta taldeek eginiko deialdietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
31n Askapenak defendatzen duen elkartasun internazionalista islatuko da. Bertan eginen den manifestazioan beraien etxeetako ateak ireki dizkigutenak egonen dira. Epaiketan zehar orduak gurekin eman dituztena, konpromisoz eta maitasunez gurekin daudena. Beraiekin batera, gu bostok egonen gara. Baita Euskal Herritik etorri eta epaiketa politiko desberdinen parte izan diren lagunak. Amaiur, ERC, BNG, Izquierda Castellana… alderdietako ordezkariak.
Euskal Herria LIBRE eta internazionalistaren alde urriaren 31n Madrilen Elkar ikusiko dugu. Jo ta Ke Irabazi arte!