Askapenak Bodalo askatzeko gose greban dauden SATeko kideei elkartasuna adierazi die

24 egun gose greban dauden bitartean Askapenako zenbait lagun Madrilera jaitsi dira "komunikabideek isilarazi nahi izan duten protesta" honi babesa emateko. Bodalo SATeko kidearen askatasuna eskatzeko Madrilen gose greba egiten ari dira SATeko kideak, eta horien izenean hitz egin du Nestor Salvadorrek.