Askapenak aurtengo brigadak aurkeztu ditu

Duela ia hiru hamarkadatik hona milaka izan dira Askapenak antolatu dituen brigada internazionalistetan parte hartu duten lagunak.

2016-ko urtarrilak 19

Brigadak askatasun sozial zein nazionalaren alde borrokan dirauten herrien arteko zubiak eraikitzeko lanabes garrantzizkoak direla uste dute Askapenako kideek, “Euskal Herri Internazionalista eta Antiinperialista sortzera bidean”.

Aurten, estrategikoa den ildo hau indartzen jarraitzeaz gain, 2016ko brigadek balio politiko erantsia dute. Izan ere, Entzutegi Nazionalean pasa den urrian epaiketa izan ostean edozein unetan etor daitekeen sententziaren zain daude orain. “Epaiketa politiko bat gehiago hau ere, Euskal Herriaren zein gainerako herrien askatasunaren aldekoko konpromisoa zapaltzeko eginahaletan.
Inork ez dezala pentsa baina geldirik zain geratzen garenik, ezta gure proiektu eta lan internazionalistari muzin egingo diogunik ere. Honegatik, 2016ko brigadek balio politiko erantsia dute ezbairik gabe”, aipatu du  Askapenak.

Brigada hauek beraz, Espainiako Erreinuari hainbeste min egiten dioten ikuspegi politiko internazionalista, abertzale eta herritarrean kokatzen ditu Askapenak. “Honela, hain bidezko eta beharrezko den gure lan politiko internazionalistan berresten gara. Espero dezagun bada munduko edozein injustizia bere baitan sentitzeko gai diren orok bertan parte hartzea, gisa honetan iraultzaile eta euskal internazionalista bezala erantzunez”.

Gehiago