Arrotxapeako Osasun Etxean mediku eta pediatra euskaldunak aldarrikatzeko giza katea egin dute

100 lagun inguru bildu dira gaur Arrotxapeako Osasun Etxean mediku eta pediatra euskaldunak aldarrikatzeko. Foruzaingoak bi lagun identifikatu ditu mobilizazioa komunikatua ez zegoela argudiatuz. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari txostena igorriko diotela azaldu dute.