Arrazakeria eta faxismoaren gainetik, urriaren 12an elkarrekin amesteko deia egin dute Iruñerriko 80 eragileek
2026-ko irailak 25
“Bizi dugun garaiaren larritasunaren aurrean” Iruñeko Arrozak-ek, 80 kolektibo eta elkarte baino gehiagoren babesa duenak, bere apustua handitu eta manifestazioa deitu duela zabaldu dute. Martxa “Elkarrekin Amestu! Elkarrekin Borrokatu!” lelopean eguerdiko 12:00etan abiatuko da Antoniuttitik eta eta Udaletxeko plazan amaituko da. Ondoren, Irubide Parkean, munduko arrozak dastatzeko aukera izanen da.

Manifestazioa deitu dute faxismoaren eta arrazakeriaren aurka agertzeko, eta pertsona guztien bizitza duina aldarrikatzeko “haien jatorria eta egoera edozein izanda ere”. Antolatzaileek kontutan hartu dute azken aste hauetan izan diren gertakariak. “Kaleak eta plaza azken egun eta asteetan bizi izan dugun igoaldi erreakzionarioaren aurrean elkartasunaren eta duintasun antifaxistaren sinbolo gisa betetzeko deia egiten da. Izan ere, manifestazioa Espainia erreakzionarioak bere inperio arrazista eta patriarkala, kolonialismoa, belizismoa eta nazional-katolizismoa ospatzen dituen egunean egingo da. Oraingoan, aldiz, Iruñea solidarioa, behekoek ezkerretara osatzen duguna, jatorri, kultura eta kolore guztietako jendea, mobilizatuko gara, denok elkarrekin, faxismoaren eta arrazakeriaren aurrean.”
Iruñeko Arrozak ekimenaren antolatzaileen iritzian “gorrotoaren, buloen eta errepresioaren estrategia erreakzionarioek klase popularrak bereiztea eta elkarren aurka jartzea” bilatzen dute “betiko moduan betikoek irabaz dezaten”. Horren aurrean, harresi antifaxista eraikitzeko ideia indartu nahi dut “gure ezberdintasunen gainetik, guztiok mehatxatzen gaituen munstro faxistaren aurka borrokatzeko borondate irmoa” aldarrikatzeko. “Elkarrekin amets egiteko eta borrokatzeko eguna izango da, aberastasunaren banaketa, bizitza duinak eta pertsona guztientzako eskubide guztiak eskatzekoa, gure jatorria eta baldintza edozein dela ere.”
Iruñeko Arrozak herri ekimenak 80 erakunde, sindikatu eta gizarte mugimendu baino gehiagoren kideen atxikimendua jaso du.

