Aroztegiko proiektu espekulatiboaren aurkako eta auziperatuei elkartasuna adierazteko kanta kaleratu dute Tatxers-ek eta Olaia Inizartek
Musikariek 'Aroztegia' izeneko kanta argitaratu dute Baztango zazpi auzipetuei elkartasuna adierazteko. Larunbatean espekulazioa eta herrikoen lurren turistifikazioaren aurkako manifestazio nazionala egingo dute Iruñean. Arratsaldeko 16:00etan Epaitegitik abiatuko da.
2025-ko urtarrilak 31
Iturria: Euskalerria Irratia
Olaia Inziarte eta Tatxers taldeak abesti bat idatzi dute Aroztegiako Baztango zazpi auzipetuei elkartasuna adierazteko. “Guk gure aletxoa jarri nahi izan dugu abestitxo bat eginez” zabaldu dute sare sozialetan Aroztegia kantuaren bideoarekin batera.
Larunbatean manifestazio nazionala deitu dute Iruñean, lurraren defentsan. Epaitegietatik abiatuko da arratsaldeko 16:00etan. “Ez ditugu Baztan, kanbo, urdaibai, Arbona, Bilbo edota munduko edozein txokotan nahi”, gaineratu dute.