Aroztegiko auziperatuei elkartasuna adierazi eta manifestazio nazioanalean parte hartzeko deia egin dute NUPen

NUPeko Ikama, Euskara Taldea eta Astindu taldeek Aroztegia proiektuaren aurka eta Baztango etorkizunaren alde egiteagatik auziperatuak izan diren pertsonei elkartasuna adierazteko ekimen bat egin dute gaur goizean minutu batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sarrera bat blokeatzen. Auziperatu bat NUPeko ikaslea da. Talde hauek larunbatean eginen den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.