Aroztegia proiektuaren obrak edozein unean hasiko direla ohartarazi dute

Nafarroako Gobernuaren oniritzi eta baimen guztiekin, Baztango bizi modua baldintzatuko duen proiektua edozein momentuan eraikitzen hasiko direla ohartarazi dute.

2018-ko martxoak 1

“Nafarroako Gobernua lagun, Palacio de Aroztegia SLk baimen guztiak eskuratu ditu Aroztegiako obrekin hasteko. Honek, gaurgero obrak edozein momentutan hasten ahal dituztela erran nahi du”, ohartarazi dute Baztanen proiektu honen aurka daudenek.

“PSISa onartzen denetik enpresek 2 urteko tartea dute obrekin hasteko, data hau pasaturik PSISaren beharra berrikusten ahal da, baino hontakoan Nafarroako Gobernuak berriz ere bere borondate politiko eza agertu du aukera hau baztertuaz”, salatu dute.

Obrak hasiko direnen zain geratzen dira orain, eta proiektua geldituko dutela ziurtasunarekin borrokan jarraitzeko deia zabaldu dute.

Gehiago