Arnaga Adierazpena, gatazkaren konponbiderako mugarri berri bat
ETAren desmobilizazioaren ondoren Bake Bidea, Foro Soziala eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak Kanbon antolatu duten Gatazkaren konponbidea aitzinaratzeko Nazioarteko Topaketan Arnaga Adierazpenak zabaldu dute, nazioarteko eta Euskal Herriko ordezkariekin batera.
2018-ko maiatzak 4
ETAren desmobilizazioa eta gero, gaur Gatazkaren konponbidea aitzinaratzeko Nazioarteko Topaketa egin da Kanbon, Arnaga Etxean. Topaketa honetan Euskal Herriko zein nazioarteko ordezkariak bildu dira ETAren azken adierazpenari ongi etorria emateko eta konponbide oso justu eta iraunkorra eskatzeko.
Gaur Kanbon ETAren erabakiari babesa emateko nazioarteko pertsona ospetsuak izan dira. Guztien artetik lau nabarmendu dira, Arnagako Adierazpenaren irakurketan egon direnak: Cuauthemoc Cardenas (Mexiko Hiriko alkate ohia, Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren sortzailea eta Internazional Sozialistaren ohorezko presidentea), Gerry Adams (Sinn Feineko presidente ohia eta Irlandako Asanbleako kidea), Jonnathan Powell (Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren kabinete buru ohia eta negoziatzaile britaniar nagusia Irlandako bake prozesuan), Bertie Ahern (Irlandako lehen ministro, gobernuburu eta kabinete buru ohia), Pierre Joxe (Frantziako Barne eta Defentsa ministro ohi eta Kontseilu Nazionaleko kide ohia), Hubert Vedrine (Frantziako Atzerri ministro ohia) eta Michel Camdessus (Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari orokor ohia eta Frantziako Bankuko gobernadore ohia).