Arizkunen egin nahi duten harrobiaren aurkako elkarretaratzea egin zuten igandean

Arizkungo herritarrek prentsaren bidez jakin zuten bere herrian harrobi bat egiteko dagoen proiektua, eta horrek biztanleen kexa eragin du. Harrobiaren proiektuak gaur egun 12 baserri dauden zonaldea hartzen du. Milotxuri Bizirik deituta, elkarretaratze bat egin zuten igandean.