Arcelorrek “langileetaz irri egiten” jarraitzen duela salatu du LAB sindikatuak

Azken egunetan egindako negoziaketa bileretan enpresak "entzungor" egin die sindikatuok egindako dokumentazio eskariari, eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientearekin aurrera egiteko intentzioarekin jarraitzen du.

2022-ko irailak 23

Azken bi egunetan burututako kontsulta epeko bileretan alde sozialeko ordezkariok hainbat dokumentazio ekonomiko eskatu egin diogu Arcelorreri. Enpresak dokumentazio hori ez du erraztu eta bere harridura adierazi du bi egunetan, esanez ez duela ulertzen Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente (ABEEE) produktibo batean informazio ekonomikoa eskatzea.

LABen garbi dugu Arcelorrek aurkeztutako ABEEE espekulatiboan enpresaren egoera ekonomikoak izugarrizko garrantzia duela, bere planteamendua altzairu eta argindarraren prezioen igoera koiunturaletan oinarritzen delako, eta ziur gaudelako badituzten irabazi ekonomiko basatiak nahikoak direla horiek asumitzeko eta ez dela inongo beharrik langileak prekarizatzeko.

Aipatutako eskaerei ihes egiteko nahian, enpresak aipatu egin du soldatak % 75 bitarte konpentsatzeko prest dagoela. Alde sozialetik argi eta garbi adierazi diogu edozein planteamendu egin baino lehenago eskatutako informazioa ematea ezin bestekoa dela.

Mahaia datorren asteko ostegun eta ostiralean elkartuko da berriro, espero dugu ordurako alde sozialaren eskaerak kontuan hartu izana.

Gehiago