Aralar zaindu dezagun plataformak gasbidearen arazoari konponbide ematea eskatu du larunbateko erantzuna ikusita

Oso positibotzat baloratu dute larunbateko manifestazioa eta arazo honi irtenbidea bilatzeko Plataformak lanean jarraituko duela ziurtatu dute.

2023-ko martxoak 31

Pasa den larunbateko mobilizazio jendetsua ondorengo balorazioa egin du Aralar zaindu dezagun plataformak. Lekunberriko kaleak jendez lepo izan ziren Aralar mendilerroaren kontserbazioaren alde, eta balorazio oso positiboa egiten dute. “Uste dugu gero eta jende gehiagok eskatzen duela Aralarko gasbidearen arazoari konponbidea ematea”.

Plataformatik uste dute “zentzugabekeria hau gelditzeko garaiz” dela, eta herritarrek emandako babesarekin espero dute Nedgiak, Nafarroako Gobernuak eta Lekunberriko Udalak “entzun egokia” emango dutela eta gatazka konpontzeko borondatea azalduko dutela. “Horregatik, alderdien arteko elkarrizketaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu, eta askotan eskatu dugun moduan, aukera guztiak behar bezala baloratu behar direla uste dugu”.

Plataformatik berretsi egiten dute manifestazioan esandakoa. “Aralartik pasa nahi den gasbide horrek ondorio kaltegarriak izango lituzke gure ekosisteman, besteak beste 6.000 zuhaitz baino gehiago moztu beharko lirateke (pagoak, haritzak,..), flora, fauna eta habitat babestuei kalte egingo lieke, eta kobazulo, akuifero eta monumentu megalitikoak arriskuan egon litezke. Eta hori ez da onargarria”.

Aralar Zaindu Dezagun Plataformatik eskerrak eman nahi dizkiegu manifestazioan parte hartu zuten guztiei eta modu batean edo bestean manifestazioa bultzatu zuten guztiei.

Gehiago