Apirilaren 13an Etxarri Aranatzen egingo den independentziaren inguruko galdeketaren egitaraua eta kanta aurkeztu dute

PSN eta PP ezik, Nafarroako oposizioko alderdi guztiek erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldi batean hartuko dute parte datorren larunbatean.

2014-ko martxoak 24

Apirilaren 13an Etxarri Aranatzen independentziaren inguruan antolatu duten galdeketaren  kanta eta jai programa aurkeztu dute.

Egun horretan, Etxarriko bizilagunek galdera honi erantzuteko aukera izango dute: "Nahi duzu euskal herria independente bateko herritarra izan?". Herri galdeketa egingo den eguna jai eta aldarrikapen egun bihurtu nahi dute. Horreatarako gaiteroak, trikitixa, erraldoiak, buruhandiak, indar froga bereziak,
auzatea, dantza taldea, herriko musikarien emanaldia, herri bazkaria bertsolariekin, pilota partiduak eta kontzertu bat antolatu dute.

Herri galdeketako ekimenen artean datorren larunbata martxoak 29, goizeko 11:30etan Etxarri Aranazko kultur etxean hitzaldia antolatu dute erabakitzeko eskubidea inguruan eztabaidatzeko. Nafar parlamentuko talde guztiak gonbidatu dituzte, eta PSN eta PP ezik, gaionotzeko oposiziozko alderdi guztiak hartuko dutela parte iragarri dute. Izquierda-Ezkerrako Jose Miguel Nuin, Geroa Baiko Alvaro Baraibar eta EH Bilduko Bixente Goikoetxea izango dira hitzaldian. UPNk ez dela joango iragarri die.

 

 

 

Gehiago