Antzerkiaren Eguna ospatzeko, Iruñeko Patio de Comedias gogoratzeko bideoklip bat egin dute
Nafarroako Antzerki Eskolako ikasle ohi talde batek Antzerkiaren Eguna ospatzeko prestatu duten bideoklip honekin Iruñean 1608tik 1841 arte martxan egon zen Patio de Comedias Iruñeko antzokia gogoratu nahi izan dute. Iruñeko Udaletxeari leku honetan plaka bat jartzeko eskatuko diote.
2020-ko martxoak 27
“Patio de Comedias de Iruña” bideokliparekin Maite Pascual Bonisek egindako tesia azaldu nahi izan dute. “TEATRO, FIESTA Y SOCIEDAD EN PAMPLONA DE 1600 A 1746” tesian antzerki-ikertzailea eta Nafarroako Antzerki Eskolako irakasle eta zuzendari honek aipatzen du Iruñeko lehen antzokia Casa y Patio de Comedias izan zela, 1608 urtetik 1841 urtera arte iraun zuena. Gaur egun taberna bat da.
Bideo honekin, Maiteren lanari omenaldia egin nahi diote eta gainera Iruñan Patio de Comedias antzokia egon zela ezagutarazi nahi dute “hemengo jende askok ez dakielako horrelakorik egon zenik ere”, diote. Horregatik, aldi berean antzoki hau egon zen lekuan bertan plaka edo informazio-taula bat jartzera bultzatu nahi dute..