Antsoaingo Txoko Gorri eta eraso sexisten aurkako esku gorria erasotu dituzte ezezagunek

Erlazio zuzena ez omen duten bi gertakari hauek pasa den ostegun eta ostiral gauean eman ziren, Antsoaingo herriak bere jaiak ospatzen ari zenean. Txoko Gorri gune autogestionatuan kalte batzuk eragin zituzten eta eraso sexisten aurkako "esku gorria" erretzen saiatu ziren. Azken eraso hau gogor salatu zuen Udaletxeak eta agerraldi jendetsu bat egin zen larunbatean.

2018-ko irailak 17

Indarkeria matxistaren kontrako ikur bati eraso egin zioten Antsoainen. Jaiak ospatzen ari ziren herrian, eta ostegun goizaldean gertatu zen erasoa, Rafael Alberti plazan. Eskulturaren parean pintaketa bat agertu zen. “Gizon guztiak ez gara berdinak” zioen mezuak. Suhiltzaileek itzali zuten sua. Larunbatean, Antsoaingo bizilagunek esku gorria margotu zuten suak eragindako kalteak konpondu nahian, eta kontrentrazio bat egin zuten Udaletxeko ordezkariekin batera.

Bestealdetik, ostiral gauean, TxokoGorri gune autogestionatua erasotua izan zen: gelak zapuztu zituzten eta hainbat material lapurtu zuten. TxokoGorritik gogoratu zuten “herritik eta herriarentzat sortutako zentro sozial” bat direla, hortaz, “TxokoGorri erasotzea herria erasotzea” dela. “TxokoGorri-n urtero egiten diren ekintzetarako erabiltzen da irabazitako dirua, horregatik, TxokoGorri erasotzeak zailtasunak dakar ekintza hoiek gauzatu ahal izateko”, esan zuten.

Gehiago