Antsoainen Haur Eskola euskalduna aldarrikatzeko ekintza burutu dute gaur goizean

Antsoainen euskarazko haur eskola aldarrikatzeko protesta ekintza egin dute gaur goizean. Euskaltzale talde bat udaletxe aitzinean bildu eta horietako batek bere burua itxi du eraikinaren barruan. Ate guztiak katez itxi ditu, eta sarbidea galarazi.

2019-ko abenduak 31

“Udalak ez digu jaramonik egiten, eta ez die gure eskaerei erantzuten. Bitartean, erdal ereduko haur eskolari eusten dio. Haurrak euskaraz hezi nahi ditugun gurasook bazterketa pairatzen dugu”, azaldu dute haur eskola euskaldunen aldeko ekintzaileek.
Handik minutu gutxira heldu dira Antsoaingo udaltzainak, eta protestariarekin hitz egiten saiatu dira, gaztelaniaz, baina hark euskaraz soilik erantzuten ziela ikusita, alde egin dute. Inguruan zeuden kazetari batzuk ere identifikatu dituzte.

Gehiago