ANARASDek kamioi bat bidali du Iruñetik Saharara medikuntza- eta hezkuntza-materiala eramateko

Sahararrentzako zortzi tona bizi-hornidura atera dira gaur Iruñetik ANARASDek bidalitako kamioi batean, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Nafarroatik bidaltzen den hogeita bosgarren kamioia da, eta ahalegin handia da ANARASDentzat. Hamdi Baray Saharako ordezkariak eta Hamdi Mansour Fronte Polisarioko ordezkariak laguntza eskertu dute eta Nafarroak Sahararekin duen konpromisoa gogorarazi dute.