Alumbrado Pamplonako langileak, aste honetan berriz greba egitera deituak
Erabateko jarraipena izan zuen pasa den astean deitutako grebak, eta aste honetan beste lau egunez jarraipena emanen diote protestari. ELAk Iruñeko Udalaren jarrera salatzeaz gain, enpresak greba eskubidea urratu izana salatu du Lan Ikuskaritzan.
2023-ko ekainak 5
UTE Alumbrado Pamplonako plantillak (hiriko argiteria publikoa mantentzeaz arduratzen dena) beste 4 egun greba eginen ditu aste honetan, erosahalmenari eustea bermatuko duen enpresa hitzarmen bat lortzeko.
Grebaren jarraipena erabatekoa izan zen pasa den astean, nahiz eta maiatzaren 29an, Iruñeko Udalak gutxieneko zerbitzuen ebazpen bat egin zuen, ELAk irregulartzat jo zuena. Sindikatuak iragarri zuen horren aurka egingo zuela, eta Lan Ikuskaritzan salaketa aurkeztu zuen. ELAk uste du enpresak greba eskubidea urratu duela, grebalari batzuk lanera joateko agindu duelako.
Langileek greba egunekin jarraituko dute ekainaren 5ean, 6an, 7an eta 8an, eta greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12tik 25era.