Altsasun AHTren zundaketak gelditzeko eskatu dute

400 bat lagunek manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Altsasun, AHT eraikitzeko zundaketen aurka egiten ari diren hirugarren borroka egunean. Ostegunean eta ostiralean tentsio uneak izan ziren Foruzaingoko eta Guardia Zibileko kideekin egindako zundaketen inguruan. Gaur, manifestazioan, "alkatearen inplikazioa" salatu dute, "obra baimenetan bere sinadura agertzen delako".