Alderdi politikoek Gazako sarraskiari jaramonik ez diotela egiten salatu dute

Asteartero bezala, gaur ere elkarretaratzea egin da Palestinako herriaren alde. Salatu dute, aurreko astean alderdi politikoekin egindako mahai inguruak agerian utzi zuela Nafarroako klase politikoa alferra dela Palestinako genozidioaren aurkako neurri eraginkorrak babesteko orduan. Genozidioa, kolonialismoa eta okupazioa amaitzeko, neurri sendoak behar direla adierazi dute, Hegoafrikako apartheidaren aurka aplikatu zirenak bezalakoak. Beraz, iritzi publikoa eta herriak eskatzen duena entzun behar dutle adierazi dute eta indar osoz jardun behar dutela Israelek herri pasestinarra askatasunerako, berdintasunerako eta justiziarako duen eskubidea aitortzeko.