“Alde Zaharra ez dago salgai”, gentrifikazioaren aurkako oihua Iruñeko bihotzetik

Iruñeko Burgoen Plazan egindako ekitaldian Alde Zaharrean azken urteetan garatzen ari den gentrifikazio prozesua gelditzea eskatu dute hamarka bizilagunek “Alde Zaharra ez dago salgai” lelopean. Bi astez, “Se vende/Salgai” kartelak zabaltzen joan dira Alde Zaharreko balkoi eta leihoetan kanpaina hau babestuz. Alde Zaharraren eta bere espazio publikoen komertzializazioa gaitzespena adieraztea eta auzoaren merkaturatzea eta bizilagunen bizi-baldintzen okertzea salatu du AZ Sare Komunitarioak.