Aldaketa klimatikoari aurre egiteko herritarren benetako parte hartze loteslea aldarrikatu dute

Iruñeko Extiction Rebellion taldeko hainbat kidek bat egin dute mundu mailan deitutako klimaren aldeko 4 eguneko baraualdiarekin. Ekimen honekin, aldaketa klimatikoari aurre egiteko herritarren parte hartze zuzena aldarrikatu nahi izan dute. Klimaren aldeko herritarren batzarrak eratzeko eta horietan hartzen diren erabakiak lotesleak izatea eskatzen dute.