Akordio ezean, greba eta mobilizazioarekin jarraituko dute adinekoen egoitzetako langileek

Gaur berriz atera dira kalera zahar egoitzetako langileak. Greba eguna deitu dute sindikatuek eta Iruñeko "Nueva Residencia" aurrean elkartu dira sektore honetako lan hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Sinadura bilketa bati ekingo diote sektoretako patronala eta Nafarroako Gobernua presionatzeko.