Aita Menni klinikaren lan hitzarmenaren negoziazioa, ez aurrera ez atzera, eta bitartean prekarietatea eta lan karga handiagoa
Padre Menni klinikako enpresa-batzordeak prentsaurrekoa eskaini du gaur enpresako langileen egoeraren berri emateko eta hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa salatzeko.
2022-ko maiatzak 19
ELA, CCOO eta LAB sindikatuek osatutako Aita Menni klinikako enpresa-batzordeak gure eguneroko lanaren errealitatea helarazi nahi dio iritzi publikoari, eta enpresako zuzendaritzak langile guztiei nola egiten dien barre.
Zoritxarrez, kontua errepikatu egin da, urtebete baino gehiago daramagu hitzarmen kolektiboa negoziatzen, eta hitzarmen kolektibo horren negoziazioa blokeatzen jarraitzen duen, lan-baldintzak hobetzeko batzordeak aurkeztu dituen proposamenen artetik bakarra ere onartu ez duen eta, ondorioz, langileen erosteko ahalmena nabarmen kaltetzen ari den zuzendaritza dugu aurrez aurre.
Klinikan 180 pertsona ari gara lanean, eta 140 erabiltzaile inguru zaintzen eta artatzen ditugu hainbat arlotan, psikiatrian, psikogeriatrian, gehi kontsulta-zerbitzuak eta tutoretzapeko etxebizitzak. Kontuan izan behar da plaza horien % 50 baino gehiago Nafarroako Gobernuarekin itunduta daudela, batzuk ANDPren bidez eta beste batzuk SNS-Osasunbidearen bitartez.
Klinikako batzordeak urtebete baino gehiago darama hitzarmen berria negoziatzen bertako zuzendaritzarekin. Aldi horretan, enpresak ez du eskaini langileei gutxieneko baldintza duinak bermatzen dizkien ezer.
Hitzarmen negoziazio batean Langileen baldintzekiko inolako erantzukizunik gabe eta langileen ordezkariekiko jarrera horrekin jokatzea errespetu eta erantzukizun falta handia da. Lan-talde hori da, zuzendaritzak hainbeste aldiz harro aldarrikatzen dituen kalitatea eta profesionaltasuna ematen duena.
Erakundeak langileen lan-baldintzak nabarmen hobetzeko marjina ekonomikoa eta irabaziak ditu, baina nahiago du etekin gehiago izatea eta eraikin berriak eraikitzea, horiek betetzeko eta arreta duina emateko lan-taldea beharko duela kontuan hartu gabe.
Negoziazioaren hasieratik, batzordeak, oro har, eskaera argiak eta bidezkoak egin ditu, hori da gure jarrera, eta tinko jarraituko dugu. Langileek merezi dute, pandemia garaian dena eman dute, urteak daramatzate lan-baldintza prekarioekin eta gehiegizko lan-kargekin. Hori guztia oso arreta-berezitasun zorrotzak eta arreta jasotzen duen erabiltzaile motaren arabera espezializatutako profesionalak dituen zentro batean.
Enpresa-batzordeak eduki handiko enpresa-hitzarmen bat negoziatzeko ahalegina egin dezala eskatzen dio klinikako zuzendaritzari, dituen langileak eta horien profesionaltasun handia aitortuz.
Aurrekoaz gain, Nafar Gobernuari exigitzen diogu erakunde honek ematen duen zerbitzua eta prestazioa ikuskatzea, bai eta zer baldintzetan ematen den ere.
Azkenik, benetan sentitzen dugu negoziazio honetan beste jarduketa batzuk hasi behar izatea, baina enpresak behartzen bagaitu eta beste biderik uzten ez badigu, bere erantzukizuna eta negoziazioan duen jarrera izango dira erabaki horiek hartzera eramango gaituztenak.