“Aiete, 10 urte” jardunaldiak hasi dira gaur, ibilbide honen irakaspenak eta erronkak aztertzeko

Foro Sozial Iraunkorrak Aieteko Nazioarteko Konferentziaren hamargarren urteurren honen harira antolatu dituen jardunaldien lehenengo egunean nazioarteko pertsona ezanguratsuak izan dira: Martin Griffiths, Jonathan Powell, Brian Currin, Teresa Whitfield, Sergio Jaramillo, John Carlin, Stephen Gethins, Andy Carl eta Alberto Spektorowski. Haiekin batera, Euskal Herriko alderdi politiko, sindikal eta instituzioen ordezkariak izan dira.